Eduki nagusira joan

Justizia Administrazioa Euskadin

Justizia Administrazioa Euskadin - Administración de Justicia en Euskadi
Hemen zaude: Albisteak

Albisteak

EAEko epaileek utzarazpenekin amaitzeko planarekiko adostasuna adierazi diote Gobernuari

2012(e)ko otsailaren 03a

María Victoria Cinto Eusko Jaurlaritzako Justizia sailburuordeak aste honetan  batzarra izan du epaileen ordezkariekin eta Stop Desahucios elkarteko ordezkariekin Bilbon. Batzar horretan utzarazpenak geldiarazteko gobernuak duen planaren berri eman die.

Proiektuan Justizia eta Etxebizitza Sailek parte hartu dute, eta helburu nagusia honako hau da: hipotekak ez ordaintzearren burutzen diren utzarazpenen igoera geldiarazteko bitartekaritza tresnak ezartzea. EAEko epaileek planari “erabateko laguntza” emango diotela adierazi diote Gobernuari. Plana, berriz, udaberrirako abian egotea espero da.

El País egunkariaren arabera, María Victoria Cinto sailburuordeak EAEko epaileekin egindako batzarrean Juan Luis Ibarra, Euskal Herriko Auzitegi Nagusiko presidentea; Alfonso González Güija, Bilboko epaileen dekanoa; eta Marta Uriarte Stop Desahucios elkarteko kidea ere egon ziren.  Partehartzaileek berriz ere elkartzeko erabakia hartu dute, plana abian jarri baino lehen proiektua gehiago zehazteko.

Idatzi zure iruzkina


Ez da argitaratuko