Eduki nagusira joan

Justizia Administrazioa Euskadin

Justizia Administrazioa Euskadin - Administración de Justicia en Euskadi
Hemen zaude: Albisteak

Albisteak

EAEko Auzitegi Nagusiak atzera bota du Justizia Administrazioa euskalduntzeko dekretua

2010(e)ko uztailaren 30a

EAEko Justizia Auzitegi Nagusiak (EAEANek) atzera bota ditu Ibarretxeren Gobernuak 2008an onartutako epaitegietako langileak euskalduntzeari buruzko dekretuaren hainbat artikulu. Araudiak, Gobernu Zentralak aurkaratu zuenak, idatziak bi hizkuntza ofizialetan, euskaraz eta gazteleraz, idaztera behartzen zuen, besteak beste.

Patxi Lopezek adierazi du Eusko Jaurlaritzak EAEANeko Administrazio Auzietako Salak emandako epaia errekurrituko duela talde elebidunak era daitezen defendatzeko, nahiz eta bere ustez euskara lanpostu jakin batzuetan baino ezin den eskatu. Horrez gain, baztertu egiten du Justizia Administrazioko lanpostu guztietan derrigorrezko hizkuntza eskakizuna ezartzea.

Aipatutako epaian, Auzitegi Nagusiak adierazi du Botere Judizialeko Lege Organikoak Justiziako eginkizun bakan batzuetarako bakarrik eskatzen duela hizkuntza koofiziala, eta "ez lanpostu guztietan". Horrez gain, EAEANek gogorarazi du Eusko Jaurlaritzak ez daukala eskumenik prozedura bateko idazkiak elebidunak izan daitezen erabakitzeko, izan ere, legeria prozesala "Estatuaren eskumen esklusiboa baita".

Idatzi zure iruzkina


Ez da argitaratuko
 
*