Eduki nagusira joan

Justizia Administrazioa Euskadin

Justizia Administrazioa Euskadin - Administración de Justicia en Euskadi
Hemen zaude: Albisteak

Albisteak

EAEANren Batzar Iraunkorra eta EAEko notarioak Bilbon batzartu dira

2018(e)ko ekainaren 21a

EAEANren Batzar Iraunkorra eta EAEko notarioak Bilbon batzartu dira

Iragan ekainaren 8an Bilboko Justizia Jauregian Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiaren (EAEAN) Batzorde Iraunkorreko kideak Notarioen Elkargoko Zuzendaritza Batzordearen ordezkariekin batzartu ziren, Botere Judizialaren Kontseilu Nagusiak prentsa-ohar bidez jakinarazi duenez.

Batzarrean egon ziren Notarioen Elkargoko dekano Diego Granados de Asensio, dekano-orde Igor Ispizua Omar, eta Miguel Durán diruzaina. EAEANtik batzarrean egon ziren EAEANren presidente Juan Luis Ibarra, Bilboko epaileen dekano Aner Uriarte, EAEANren Lan-arloko salaren presidente Garbiñe Biurrun, EAEANren Administrazioarekiko auzien Salako presidente Luis Angel Garrido, eta EAEANren Gobernu-idazkari Begoña Basarrate.

Idatzi zure iruzkina


Ez da argitaratuko
 
*