Eduki nagusira joan

Justizia Administrazioa Euskadin

Justizia Administrazioa Euskadin - Administración de Justicia en Euskadi
Hemen zaude: Albisteak

Albisteak

EAEANko presidenteak kaleratzeak igo direla ikusita, gainzorpetutako familien "defentsa muturreraino eramateko" eskatu die juristei

2012(e)ko urriaren 18a

2012ko bigarren hiruhilekoan egunero hamalau kaleratze egon dira EAEn. Guztira 1.231 kaleratze egon dira hipoteka eta alokairua ez ordaintzearren; iaz denbora-tarte berdinean baino %10 gehiago. Egoera horren aurrean Juan Luis Ibarra EAEko Justizia Auzitegi Nagusiko presidenteak gainzorpetutako familiak etxe gabe ez gelditzeko “defentsa muturreraino eraman behar dutela” uste du. Ibarrak  hipoteka zorrak dituzten pertsonentzako irtenbideak bilatzeko Bilbon egin diren jardunaldietan parte hartu du.

Bere agerraldian krisiak bankuen erreskatea “zuritzen” duen garai honetan familien erreskateari zilegitasuna eman beharra dagoela adierazi zuen. Magistratuak , garai hartan “lanean zegoen egonkortasunean” oinarrituta “oso garestia” zen ohiko etxebizitza erosteko  hipoteka-maileguak kontratatu zituzten gainzorpetutako familiek  “fede onez” jokatu zutela azpimarratu zuen. Baina krisiaren eraginez egoera aldatu egin da eta horietako asko egun langabezian daude.

EAEANko presidenteak ohiko etxebizitza ordainean emateko aukera egon badagoela, baina  neurria mailegua eman duten finantza erakundeek nahi dutenean bakarrik ezartzen dela  gogoratu zuen. Ildo horretatik  Eusko Jaurlaritzak abian jarritako Gainzorpetutako familiei laguntzeko zerbitzua onuragarritzat jo zuen.  Zerbitzu horrek bankuen eta familien arteko bitartekotza lana egiten du eta bere helburua ohiko etxebizitza galdu gabe zorra kitatzeko baldintzarik onenak lortzea da. 

Jardunaldietan Juan Calparsoro EAEko fiskal nagusiak ere parte hartu zuen; bere aldetik, borondate oneko zordunak babesteko neurriak bilatzeko deia egin zion Fiskaltzari. Calparsorok , kaleratzeko arriskuan dagoen familia batean adin txikiko bat dagoen prozeduretan parte har dezaten proposatu zien fiskalei. Fiskalek “zordunaren aldeko erabakia hartzea eragin dezakeen nolabaiteko formula, txosten edo jarrera bat bilatu dezaketela” aipatu zuen, betiere legearen barruan izango litzatekeela azpimarratuz. 

Idatzi zure iruzkina


Ez da argitaratuko
 
*