Eduki nagusira joan

Justizia Administrazioa Euskadin

Justizia Administrazioa Euskadin - Administración de Justicia en Euskadi
Hemen zaude: Albisteak

Albisteak

Doako Laguntza Juridikoari ez zaio BEZ ezarriko BOEn argitaratutako lege-erreformaren arabera

2017(e)ko ekainaren 27a

Justizia Ministro Rafael Catalák otsailean adierazi zuen bezala, Estatuko Buletin Ofizialean  doako laguntza juridikoaren 2/2017 Legea argitaratu da. Lege horrek urtarrilaren 21eko 1/1996 Legea aldatzen du; horren bitartez,  herritarren Justiziarako sarbidea bermatu eta sistema indartzen dira.

Arauak 2017ko urtarrilaren 1etik aurrera du eragina, eta babes judizial eragingarria izateko eskubide konstituzionala eta doako laguntza juridikoa jasotzeko eskubideak indartzen ditu, elkargo profesionalek derrigor doan eman beharreko zerbitzua dela azpimarratuz.  Helburua, Balio erantsiaren Gaineko Zergaren ezarpenaz at, zerbitzuaren iraunkortasuna bermatzea da.

Espainian, profesionalen elkargoek derrigor eskaini behar dituzte Konstituzioaren 119. artikuluan oinarritutako zerbitzu publikoak. Bestalde, zerbitzu horregatik kobratutako diruak kalte-ordain izaera du, hau da, ez du ordainsari kategoria ez duelako merkatuan izango zukeen prezio berdina; aitzitik, prezioa ezarrita dago eta profesionalak ez du aldatzeko aukerarik, baremoak dioena kobratu behar du. Prezio horren helburua, merkatuko irizpideen arabera, abokatu eta prokuradoreei zerbitzua ematearren ordaintzea da.

Aurreko erregulazioaren arabera ordaindutako zerbitzua zen, eta hori zela eta, zerga ordainketari buruzko zalantzak zor zitezkeen. Lege-erreformak zalantza horiek argitu ditu.  Herri administrazio eskumendunek, orain arte bezala, Abokatuen eta Prokuradoreen Elkargoek ematen duten Doako Laguntza Juridiko zerbitzuak ordainduko dituzte, zerbitzua egonkortuz eta eraginkortasuna areagotuz.
 

Idatzi zure iruzkina


Ez da argitaratuko
 
*