Eduki nagusira joan

Justizia Administrazioa Euskadin

Justizia Administrazioa Euskadin - Administración de Justicia en Euskadi
Hemen zaude: Albisteak

Albisteak

Doako Justizia urtean hiru alditan erabili ahal izango da, gehienez

2012(e)ko urriaren 31a

Doako justizia eskuratzeko eskubidea duten pertsonek, gehienez, urtean hiru alditan eskatu ahal izango dute zerbitzu hori. Horixe jasotzen da Doako Laguntza Juridikoaren Legearen erreforman. Erreforma, Autonomia Erkidegoek onartzeko zain dago. Horren ondoren Ministroen Kontseilura bidaliko da. Justizia Ministerioak muga hori gehiegizko erabilera ekiditeko ezarri du, eta prozedura zibiletan, auzibideko prozeduretan eta lan arloko jurisdikzioan ezarriko da. Ez da ezarriko, ordea, zigor arloan; azken honetan ez da mugarik egongo.

Trafiko isunen aurkako errekurtsoak jartzeko, doako laguntza juridikoa gehiegi erabiltzen ari dela salatu du Ministerioak. Dena den, kupoa bete dutenek berriz eskatu ahal izango dute, betiere zerbitzua gehiegi erabiltzen ari ez direla frogatzen badute. Gauza bera gertatuko zaie dagoeneko hiru alditan ofiziozko abokatua izan duten demandatuei.

Ministerioak errentaren muga igotzea ere aurreikusi du; era honetara, pertsona gehiagok eskatu ahal izango dute zerbitzua. Orain arte 14.910 eurotik beherako errenta zutenek izan dute eskatzeko aukera. Erreforma onartzen bada, muga 15.975 eurora igoko da. Horretarako, Ministerioak 2,5 aldiz handituko du Ondorio Askotariko Errenta Adierazle Publikoa (OAEAP). IPREM. Orain arte, diru-muga, Lanbide Arteko Gutxieneko Soldata bikoiztuz kalkulatzen zen. Igoera honek doako justiziaren kostua igoko luke; egun, urtero 269 milioi euro gastatzen dira, eta muga-aldaketa dela eta, 275-280 milioi euro bitartean gastatuko lirateke.
 

Idatzi zure iruzkina


Ez da argitaratuko
 
*