Eduki nagusira joan

Justizia Administrazioa Euskadin

Justizia Administrazioa Euskadin - Administración de Justicia en Euskadi
Hemen zaude: Albisteak

Albisteak

Dibortzioak eta banantzeak % 4,3 jaitsi dira EAEn

2018(e)ko abenduaren 18a

Botere Judizialaren Kontseilu Nagusiak (BJKN) argitaratutako azken datuen arabera, Euskadi da dibortzio eta banantze kopuru txikiena duen autonomia erkidegoa (mila biztanleko 3,4).

Gainera, banantze eta dibortzio demanda kopurua % 4,3 jaitsi da iazko epe berdineko datuekin alderatuz gero.

BJKNk argitaratutako azken datuen arabera, uztaila eta iraila artean Euskadin 749 banantze eta dibortzio egon dira; iaz, berriz, 783 egon ziren. Zehazki, adostutako 464 dibortzio egon dira, iaz baino 5,1 gutxiago (2017an 489 egon ziren), eta adostu gabeko 256 dibortzio egon dira, iaz baino 1,5 gutxiago (2017an 260 egon ziren).

Idatzi zure iruzkina


Ez da argitaratuko
 
*