Eduki nagusira joan

Justizia Administrazioa Euskadin

Justizia Administrazioa Euskadin - Administración de Justicia en Euskadi
Hemen zaude: Albisteak

Albisteak

Desgaitasun intelektuala duten norbanakoen ezgaitze judiziala kentzeko erreforma aurkeztu du Justizia Ministroak

2018(e)ko irailaren 25a

Justizia Ministro Dolores Delgadok, desgaitasun intelektuala duten norbanakoen ezgaitze judiziala kentzeko eta jarduteko gaitasuna bultzatzeko lege-aurreproiektua aurkeztu du Ministroen kontseiluan. Erreformaren helburua, desgaitasuna duten norbanakoen duintasuna, oinarrizko eskubideen babesa eta euren gogoz aritzeko duten gaitasuna errespetatzea da.

Araudi aldaketak Kode Zibilean, Prozedura Zibilaren Legean, Hipoteka Legean eta Erregistro Zibilean izango du eragina. Aurreproiektuak egungo sistema aldatzea du helburu, izan ere, gaur egun desgaitasuna duten norbanakoei dagozkien erabakiak, kasu gehienetan, judizialki hartzen dira; aitzitik, erreformak arau orokor bezala ezarriko du norbanako horien nahi eta lehentasunen errespetua, eta eurei dagozkien erabakiak hartzeko duten gaitasuna bermatzea.

Eredu berriaren xede nagusia da, hortaz, gaitasun juridikoen egikaritzan arazoak izan ditzaketen norbanakoei laguntzea; alegia, jarduteko-ahalmena bermatzea. Lege berriak  jarduketetan laguntza, borondate-adierazpenen komunikazioak egiteko laguntza teknikoa, eta desgaitasuna duen norbanakoak eskuordetutako erabakiak bermatuko ditu.

Idatzi zure iruzkina


Ez da argitaratuko
 
*