Eduki nagusira joan

Justizia Administrazioa Euskadin

Justizia Administrazioa Euskadin - Administración de Justicia en Euskadi
Hemen zaude: Albisteak

Albisteak

Delinkuentziak %1,9 egin du behera, delitu eta falta nagusien kopurua jaitsi egin delako

2010(e)ko uztailaren 30a

Azken urtean delinkuentzia tasak mantendu egin ziren Espainian, horrela esaten dute Barne Ministerioak Diputatuen kongresura aste honetan bidali dituen delinkuentzia eta kriminalitatearen balantzearen datuek. Balantze horretan 2008ko uztailetik 2009ko ekaina artean kriminalitateak izan duen garapena jasotzen da. Denbora tarte horretan, zigor arloko arau-hausteek %1,9 egin dute behera, 1.858.196 izatetik, 1.823.549 izatera pasa dira.

Delinkuentzia datuen arabera azken urtean delinkuentzia-tasa 6 hamarrekotan jaitsi da, mila biztanleko 47 arau-hauste izateraino. Garapen horrek Espainiako tasa Europar Batasuneko txikinetako bat izatea ekarri du, Europan batez besteko tasa mila biztanleko 70,4 arau-haustekoa baita.

Europako Batasunarekiko desberdintasuna areagotu egingo litzateke iaz indarrean jarri ziren bide-segurtasunari buruzko delituak alde batera utziko bagenitu. Delitu horiek eragin handia dute estatistiketan eta batez ere kriminalitate-tasan, horiek kanpo utziz gero, kriminalitate-tasa mila biztanleko 45,8 arau-haustekoa izango litzateke eta.

Idatzi zure iruzkina


Ez da argitaratuko
 
*