Eduki nagusira joan

Justizia Administrazioa Euskadin

Justizia Administrazioa Euskadin - Administración de Justicia en Euskadi
Hemen zaude: Albisteak

Albisteak

Datuen babeserako Europako lege berria

2018(e)ko maiatzaren 24a

Datuen babeserako Europako lege berria

Ostirala maiatzak 25etik aurrera Europar Batasuneko estatu guztiek derrigorrean bete beharko dute Datuen Babeserako Araudi Nagusi berria (DBAN). Araudi berriak, herritarrek euren informazio pertsonalari buruz dituzten eskubideak areagotzen ditu, eta Datuen Babeserako Lege Organikoa ordeztuko du.

Europako araudi berriaren helburu nagusietako bat, enpresek eremu digitalean erabiltzaileen datuekin egiten duten erabilera arautzea, eta batez ere, interneten egiten den datuen erabilera okerretatik norbanakoak babestea da.

Datuen Babeserako Espainiako Agentziaren arabera, araudi berriak eskubide berriak gehitu ditu, herritarrek norbere datu pertsonalen gainean duten kontrola eta erabakitzeko gaitasuna areagotzeko helburuarekin. 

ARCO (gaztelaniatik) eskubideekin gertatzen zen bezala -Sarbide, Zuzenketa, Kantzelazio eta Aurkaratzeko eskubideak-, Europako araudian jasotako eskubideak gauzatzea erabat doanekoa da herritarrentzat.

Maiatzaren 25etik aurrera, Datuen Babeserako Araudi Nagusi berria derrigorrean bete beharko da. DBANk herritarrei aitortzen dizkien eskubideak hurrengoak dira:

Sarbide eskubidea. Zure datuak zertarako erabiltzen diren, noiz arte erabiliko diren, nazioartera transferitu diren ala ez eta profil automatizatuak sortu diren ala ez jakiteko eskubidea duzu.

Zuzentzeko eskubidea.  Datuak okerrak badira edo osatu gabe badaude, zuzentzeko eskubidea daukazu.

Ezabatzeko eskubidea. Eskubide hau “ahaztua izateko eskubide” bezala ere ezaguna da. Zure datu pertsonalak ezabatzeko eskubidea duzu, adibidez, bilduak izan ziren egitatearen xedea iraungi bada.

Trataera mugatzeko eskubidea. Dagokion arduradunari zure datuen tratamendua eteteko edo datuak gordetzeko –kasuan kasu- eskatzeko eskubidea daukazu.

Eramangarritasun eskubidea. Zure datuak beste zerbitzu-hornitzaile batera eramateko eska dezakezu.

Erabilera ukatzeko eskubidea. Zure datuen tratamendua ukatzeko eskubidea duzu, arrazoi pertsonalak direla eta, edo adibidez, zuzeneko marketin-erako erabiltzen dituztelako.

Idatzi zure iruzkina


Ez da argitaratuko
 
*