Eduki nagusira joan

Justizia Administrazioa Euskadin

Justizia Administrazioa Euskadin - Administración de Justicia en Euskadi
Hemen zaude: Albisteak

Albisteak

Covid-19ko osasun-krisiak ehuneko 32,9ko beherakada eragin du organo judizialen jardueran urteko bigarren hiruhilekoan

2020(e)ko urriaren 01a

Organo judizialen egoerari buruzko estatistika-txostena

Covid-19k eragindako osasun-krisiak, apirilaren 1etik ekainaren 30era bitartean, eragina izan du organo judizialen jardueran eta Espainian % 32,9 jaitsi da, Botere Judizialaren Kontseilu Nagusiak zabaldutako "organo judizialen egoerari buruzko estatistika-txostenaren" arabera.

Estatuan, guztira, 1.000 biztanleko 22,3 auzi izan dira, 2019ko hiruhileko berean baino 11,3 puntu gutxiago. Euskal Autonomia Erkidegoa (16,2), Errioxa (14,3) eta Extremadura (17,2) dira auzien tasa txikiena eduki duten autonomia-erkidegoak.

Aitzitik, Kanariak (31), Murtzia (26,1), Andaluzia (25,1), Balear Uharteak eta Kantabria (22,9), Madril (22,7), Valentzia (22,6) eta Asturias (22,5) izan dira Estatuko batez bestekotik gorako auziak izan dituzten lurraldeak.

Idatzi zure iruzkina


Ez da argitaratuko
 
*