Eduki nagusira joan

Justizia Administrazioa Euskadin

Justizia Administrazioa Euskadin - Administración de Justicia en Euskadi
Hemen zaude: Albisteak

Albisteak

Carmen Adán Euskadiko Fiskal Nagusi berriak ostegunean kargua hartuko du Bilbon

2017(e)ko martxoaren 14a

Datorren ostegunean, martxoaren 16an, Carmen Adán del Riok EAEko Fiskal Nagusi kargua hartuko du Bilboko Justizia Jauregian egingo den ekitaldian.

Ekitaldiaren buru izango da Estatuko Fiskal Nagusi José Manuel Maza Martín; bertan egongo dira, baita ere, Eusko Jaurlaritzako bozeramale eta Gobernantza Publikoaren eta Autogobernuaren Sailburu Josu Erkoreka, Segurtasun Sailburu Estefanía Beltrán de Heredia eta Lan eta Justizia Sailburu Maria Jesus San Jose, epailetzako eta fiskaltzako beste hainbat kideren artean.

Ekitaldia 12:30ean hasiko da EAEko Justizia Auzitegi Nagusiaren 1zkiko ikustaldi-aretoan, Albiako Lorategietatik sartuta. 

Idatzi zure iruzkina


Ez da argitaratuko
 
*