Eduki nagusira joan

Justizia Administrazioa Euskadin

Justizia Administrazioa Euskadin - Administración de Justicia en Euskadi
Hemen zaude: Albisteak

Albisteak

Carlos Roy Aukerak - Espetxeetako Gizateratzeko EAE-ko Agentzako zuzendari izendatu dute

2021(e)ko azaroaren 17a

Carlos Roy

Gobernu Kontseiluak Carlos Roy García EAEko espetxeen kudeaketari lotutako Aukerak - Gizarteratzeko EAEko Agentziako zuzendari izendatzea onartu du.

Carlos Roy Deustuko Unibertsitateko Zuzenbideko lizentziatua (1987) da, eta Segurtasun Sailetik dator; bertan, baliabide tekniko eta zerbitzuetako buru-lanak betetzen zituen, Kudeaketa Ekonomikoaren eta Baliabide Orokorren Zuzendaritzan.

Aukerak-eko zuzendari berriak Ertzaintzarekin duen lotura 1990. urtetik dator, orduan hasi baitzuen Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiarekin duen lotura, Zuzenbideko irakasle-lanetan, eta, ondoren, Prestakuntza Arloko buru izan zen. Denborak aurrera egin ahala, Royk jarraitu du Sailarekin lotuta egoten, beste erantzukizun-kargu batzuetan, besteak beste: Zuzenbide Saileko burutza eta Segurtasuneko Giza Baliabideen Zuzendaritzako beste postu batzuk.

Carlos Roy Aukerak-eko arduradun nagusi izendatu izana beste urrats bat gehiago da EAEn espetxeen inguruan egiten den kudeaketaren eredu oso zehatzaren ezarpenean. Pasa den maiatzean transferentzia egiteko akordioa sinatu zenetik, Beatriz Artolazabalen Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako Saileko Justizia Zuzendaritzak birsozializazioan eta gizarteratzean oinarritzen den espetxeen kudeaketarako berezko eredua zehazten lan egin du. Zehazki, ekimen garrantzitsuenetako bat zen presoen gizarte- eta lan-inklusioan lagunduko duen agentzia sortzea.

Aukerak agentziak Vitoria-Gasteizen du egoitza, eta profesional-talde bat du. Haren misioa da barne-pertsonalaren enplegu-emaile izatea eta merkatuan hark garatzen dituen jarduera produktiboen arabera jardutea.

Gaur egun, hiru espetxeek –Araba, Bizkaia eta Gipuzkoa– dituzte 350 pertsona ingururi enplegua ematen dieten tailerrak; 240 berezko tailer produktiboetako langileak dira eta 114, kanpo-enpresekin elkarlanean kudeatzen diren tailerretakoak.

Nahiz eta espetxeen kudeaketaren transferentzia urriaren 1ean egin zen eraginkor, urtarrilaren 1era arte ez zen hasi Aukerak ofizialki funtzionatzen.

Idatzi zure iruzkina


Ez da argitaratuko
 
*