Eduki nagusira joan

Justizia Administrazioa Euskadin

Justizia Administrazioa Euskadin - Administración de Justicia en Euskadi
Hemen zaude: Albisteak

Albisteak

Carlos Lesmesek aurten Euskadiko bost ikasle barne hartuko dituen Eskola Judizialaren 2019-2021 ikasturteari hasiera eman dio

2019(e)ko irailaren 24a

Carlos Lesmesek aurten Euskadiko bost ikasle barne hartuko dituen Eskola Judizialaren 2019-2021 ikasturteari hasiera eman dio

Botere Judizialaren Kontseilu Nagusiaren eta Auzitegi Gorenaren presidente Carlos Lesmesek atzo astelehena Bartzelona egoitza duen Eskola Juridikoaren 2019-2020 ikasturteari hasiera eman dio.

Irekiera ekitaldian, orain hasi duten trebakuntza-saio honi etekina ateratzeko, eta  “Zuzenbide Estatuaren babesarekiko eta independentzia judizialarekiko duten konpromisoa” bermatu dezatela eskatu die Lesmesek 188 eskola judizialeko ikasleei.

Eskola judizialeko 70. Promozioa 134 emakume eta 54 gizonezkok osatzen dute; kide hauek Karrera Judizialean sartzeko oposizioak gainditu dituzte, eta orain ikastaro teoriko-praktikoa egin behar dute. Horren ostean tutoretzapeko praktikak eta ordezkapen eta errefortzu- praktikak egin beharko dituzte, azkenik epaile gisa jardun ahal izateko. 

Batez beste 28 urte dituzte eta 16 Autonomia Erkidegoetakoak eta Ceuta hiru autonomokoak dira (erkidego guztiak Errioxa ezik). Egoitzaren arabera, praktiketako epaile gehienak Andaluziakoak dira (48), kopuru osoaren  25,5. Ondoren Valentzia dago (23 ikasle), Madril (22), Gaztela eta León (16), Katalunia eta Galizia (bakoitzak 11), Murtzia (7), Kanariak eta Extremadura (bakoitzak 6), Kantabria eta Euskadi (bakoitzak 5), Balearrak eta Nafarroa (bakoitzak 3), Gaztela-Mantxa (2) eta Ceuta (1).

Idatzi zure iruzkina


Ez da argitaratuko
 
*