Eduki nagusira joan

Justizia Administrazioa Euskadin

Justizia Administrazioa Euskadin - Administración de Justicia en Euskadi
Hemen zaude: Albisteak

Albisteak

Calparsorok EAEn ustelkeriaren aurkako Fiskaltza sortzeko eskatuko dio Fiskalen Kontseiluari

2014(e)ko irailaren 11a

Eusko Jaurlaritza datorren astean Fiskalen Kontseiluko kideekin batzartuko da. Kontseilu Fiskala Bilbon batzartzen den lehen aldia da; bilkura irailaren 16an eta 17an izango da.   Jardunaldian Iñigo Urkullu lehendakariak, Juan Calparsoro EAEko Fiskal Nagusiak eta Eduardo Torres-Dulce Estatuko Fiskal Nagusiak parte hartuko dute, besteak beste.

Calparsorok EAEn ustelkeriaren aurkako Fiskaltza sortzeko eskatuko dio Fiskalen Kontseiluari. EAEko Fiskal Nagusiaren ustetan, Euskadin era horretako organo bat beharrezkoa da “ez beste autonomia erkidegoetan baino ustelkeria gehiago edo gutxiago dagoelako, baizik eta EAEk kriminalitateari aurre egiteko bitarteko eta tresna onenak edukitzea merezi duelako”. 

Idatzi zure iruzkina


Ez da argitaratuko
 
*