Eduki nagusira joan

Justizia Administrazioa Euskadin

Justizia Administrazioa Euskadin - Administración de Justicia en Euskadi
Hemen zaude: Albisteak

Albisteak

Caamañok Justizia 3 urtetan modernizatzeko plana aurkeztuko du

2010(e)ko uztailaren 30a

Justizia ministroa den Francisco Caamañok iragarri du bere ministerioak lanean diharduela 3 urtetan Espainiako Justizia Administrazioa modernizatzeko planean. Ekimen hori laster Ministroen Kontseiluan onartu beharko da eta ondoren, horren inguruko eztabaida publikoa bultzatuko da.

Caamañok Menendez Pelayo Nazioarteko Unibertsitateak A Coruñan justiziak krisi garaian izan beharreko jokabideaz antolaturiko ikastaro baten parte hartu du, eta baieztatu du "gaur egungo egoera ekonomikoak ez diola bere planari eragingo, aurrekontuen murrizketa argia egongo bada ere, Justizia Administrazioaren modernizazioa Gobernu honen lehentasunezko helburu atzeraezina baita".

Justizia ministroak berriro nabarmendu zuen "Ezarpen Judizialaren Lege berriarekin lotutako egitura mailako aldaketak egiteko beharra, orain daukagun legeak XIX. mendearen errealitateari erantzuten baitio". Era berean, urrirako aurreikusitako grebari dagokionez, Caamañok berriro ere esan zuen gatazka ez dela langile eta baliabide gehiago jarrita bakarrik konpontzen.

Idatzi zure iruzkina


Ez da argitaratuko
 
*