Eduki nagusira joan

Justizia Administrazioa Euskadin

Justizia Administrazioa Euskadin - Administración de Justicia en Euskadi
Hemen zaude: Albisteak

Albisteak

Caamañok iragarri du Espainiako indarkeriazko delituen biktimak babesteko Europako agindua sustatuko duela

2010(e)ko uztailaren 30a

Justiziako ministroa den Francisco Caamañok iragarri du Espainiak EBko lehendakaritza duen bitartean "Europar Batasunaren lurralde osoan indarkeriazko delituen mehatxatuak eta biktimak eraginkortasunez babestea bermatzen duen legeria ekimena" sustatuko duela.

Babeserako Agindu Europear horrek bere jomuga hain zuzen ere biktimarengan jarriko du eta lortu nahi du bizi den herrialdean bere alde hartu diren neurriak mantentzea Europar Batasuneko beste edozein herrialdetara bizitzera edo denboraldi luzeak igarotzera joaten bada ere; hau da, neurri horiek Europar Batasuneko kide diren herrialde guztietan mantentzea. Azalpen horiek eman ditu Justiziako buruak "Fundación Ideas" en argitartutako artikulu batean.

Era berean, Caamañok nabarmendu nahi izan du "biktimenganako arreta delinkuentziaren modu bortitzenen kasuetan gizarteak eta aginte publikoek eman behar duten erantzun argienetariko bat izan behar duela".

Idatzi zure iruzkina


Ez da argitaratuko
 
*