Eduki nagusira joan

Justizia Administrazioa Euskadin

Justizia Administrazioa Euskadin - Administración de Justicia en Euskadi
Hemen zaude: Albisteak

Albisteak

Caamañok Gobernuak desberdintasun eta genero indarkeriaren kontra duen konpromisoa berretsi du

2010(e)ko uztailaren 30a

Francisco Caamaño Justizia ministroak, Gobernuak desberdintasun eta genero indarkeriaren kontra duen konpromiso sendoa eta egiten ari den etengabeko lana berretsi ditu Senatuan egiten ari den Etxeko eta Genero Indarkeriaren kontrako Behatokiaren III. Biltzarraren inaugurazioan.

Ministroak baieztatu duenez "justizia, komunitate bateko oinarrizko balioa, denon ardura da". "Justizia eraginkor eta indartsuena, heziketa, prestakuntza eta kontzientziazio hobearen ondorioz, gizartean errotuta dauden uste sendoetatik modu naturalean datorrena da", azpimarratu du.

Francisco Caamañok herri honetako emakume askoren borondatea eta ahalegina azpimarratu ditu, izan ere "gure demokraziaren orrialde nagusia sustatu dute: sexuen arteko berdintasuna eta genero indarkeriaren kontrako borroka". Horrez gain, Justizia ministroak azaldu du, aurreko legegintzaldian genero indarkeriaren kontrako legea onartu zenetik, Gobernua ez dela geratu "arau eta erakunde eremu bat ezartzen, horrek aurrera egiten lagun diezagun desberdintasun eta, bereziki, indarkeria modu negargarri horren kontra".

Idatzi zure iruzkina


Ez da argitaratuko
 
*