Eduki nagusira joan

Justizia Administrazioa Euskadin

Justizia Administrazioa Euskadin - Administración de Justicia en Euskadi
Hemen zaude: Albisteak

Albisteak

Caamañok Euskal Autonomia Erkidegoko Justiziaren esperientzia aitzindariak nabarmendu ditu eta Espainiako beste lekuetara eramango direla esan du

2010(e)ko uztailaren 30a

Francisco Caamaño eta Patxi López

Justizia Ministroa den Francisco Caamañok Euskal Autonomia Erkidegoko Justiziak duen izaera aitzindaria nabarmendu du eta baieztatu du esperientzia hau "Espainiako beste lekuetara eramango dela": Caamañoren hitzak Patxi Lopez Lehendakariarekin eta Idoia Mendia Justizia Sailburuarekin Bilbon izandako bileraren ostekoak dira.

Bilera hori Justizia Ministroak bere ministerioak abian jarri duen modernizazio plana eta Justizia Administrazioaren "aldaketa sakona" azaltzeko Euskal Autonomia Erkidegora egin duen bidaiaren egitarauan zegoen.

Caamañok onartu du aldaketa horien inguruan EAEk dagoeneko lan asko egin duela, etxeko lan asko eginak dituela, bere sistemen gehiengoa informatizatu duela, eta egitasmo eta esperientzia pilotu interesgarriak izan dituela.

Justizia Ministroa Auzitegi Nagusiko Gobernu Salarekin eta bertako kargu batzuekin ere elkartu zen eta esan zien Bulego Judizial Berriari esker eginkizunak, "espazioak eta ekipamenduak berriro zehaztuko direla eta horrek ditugun baliabideak optimizatzea ahalbidetuko duela".

Idatzi zure iruzkina


Ez da argitaratuko
 
*