Eduki nagusira joan

Justizia Administrazioa Euskadin

Justizia Administrazioa Euskadin - Administración de Justicia en Euskadi
Hemen zaude: Albisteak

Albisteak

Caamañok esan du Prozedura Kriminalaren Lege berriaren zirriborroa urte bukaeran prest egongo dela

2010(e)ko irailaren 15a

Francisco Caamaño Justizia Ministroak esan du urtea bukatu baino lehen berak zuzentzen duen Sailak Prozedura Kriminalaren Legearen lehen zirriborroa aurkeztuko duela; zirriborro horrek zigor-arloko instrukzioa fiskaltzetara pasatzea proposatuko du eta "herri akusazioa" bezalako figuren gaur egungo araubidea aldatuko du.

Espainiako Legelarien Kontseilu Orokorrak (ELKO) adierazi duenez, Caamañok baieztatu du Justizia Ministerioa "prozedura kriminalaren bestelako eredu baten bila" ari dela lanean; eredu horretan zigor arloko auzien instrukzioa Fiskaltzaren gain egongo da eta. epailea izango da zigor arloko ikerketapean dauden herritarren eskubideak "bermatzeko" ardura izango duena.

Idatzi zure iruzkina


Ez da argitaratuko
 
*