Eduki nagusira joan

Justizia Administrazioa Euskadin

Justizia Administrazioa Euskadin - Administración de Justicia en Euskadi
Hemen zaude: Albisteak

Albisteak

Caamañok Elkarreragingarritasuneko eta Segurtasuneko Eskema Judizialeko Proiektua (ESEJ) Justizia eraberritzeko adostasun-eredu dela dio

2010(e)ko uztailaren 30a

Justizia ministroak, Francisco Caamañok, adierazi du Elkarreragingarritasuneko eta Segurtasuneko Eskema Judizialeko Proiektua martxan jartzea "adostasun- eta bateratasun-eredu" dela Justiziaren eraberritze-prozesuari dagokionez.

Caamañok dioenez proiektu hori Eraberritze Planaren "ekintzarik azpimarragarrienetako bat da", eta "horri eske, unitate judizial guztiek sarean lan egin ahal izango dute eta beste epaitegi batek auzi edo pertsona jakin bati buruz duen informazioa denbora errealean ezagutu ahal izango da".

Ministroak adierazi zuen sistema hau abian jartzeko lehen urratsa joan den urriaren 30ean egin zela Justizia Ministerioak, Botere Judizialaren Kontseilu Nagusiak eta Estatuko Fiskaltza Nagusiak lankidetza-hitzarmena sinatu zutenean. Justiziako eskumenak dituzten elkargo guztiei egin zaie erabaki honekin bat egiteko gonbitea. "Aipatutako (ESEJ) proiektua elkarlanaren bitartez eta ahaleginak elkartuz gauzak alda daitezkeela erakusten duen adibide garbia dela" azpimarratu zuen.

Idatzi zure iruzkina


Ez da argitaratuko
 
*