Eduki nagusira joan

Justizia Administrazioa Euskadin

Justizia Administrazioa Euskadin - Administración de Justicia en Euskadi
Hemen zaude: Albisteak

Albisteak

Caamañok EBn benetako askatasun-, segurtasun- eta justizia-esparru bat sortzeko konpromisoa hartu du

2010(e)ko uztailaren 30a

Justizia ministroak, Francisco Caamañok, Europar Batasunari buruzko Kongresu-Senatu batzorde mistoaren aurrean eman ditu datorren urtarriletik aurrera Espainiak EBko lehendakaritza duen bitartean Justizia Ministerioak izango dituen helburuei buruzko azalpenak.

Caamañok azpimarratu du Espainiak konpromiso tinkoa hartu duela Europako herritarren zerbitzurako benetako askatasun-, segurtasun- eta justizia-esparrua sustatzeko, herritarrek beren eskubideak bermatuta eta babestuta izan ditzaten Europar Batasun osoko lurraldean.

Justizia-ministroak Espainiako lehendakaritzaren jarduera-ildo nagusiak zehaztu ditu:

  • Oinarrizko eskubideen babesa sendotzea eta bideak zabaltzea, Europako herritarrek beren eskubideak estatu desberdinetako ordenamendu eta praktika ugarietatik eratorritako oztoporik gabe gauzatu ahal izan ditzaten.
  • Justizia Administrazioko zerbitzuak hobetzea Europa mailan.
  • Delinkuentziari, terrorismoari eta antolatutako krimenari egoki diren berme juridikoekin modu eraginkorrean aurre egiteko baliabideak hobetzea.
  • Beste herrialdeekiko lankidetza judizialaren alorrean aurrera egitea.

Idatzi zure iruzkina


Ez da argitaratuko
 
*