Eduki nagusira joan

Justizia Administrazioa Euskadin

Justizia Administrazioa Euskadin - Administración de Justicia en Euskadi
Hemen zaude: Albisteak

Albisteak

Caamañok EB-ri proposatu dio bere gain har dezala genero-indarkeriaren aurkako Espainiako plana

2010(e)ko uztailaren 29a

Francisco Caamañok, Justizia ministroak, Stockholm-en egindako Europar Batasuneko Justizia- eta Barne-gaietako ministroen batzar informalean parte hartu du, eta bertan proposatu du genero-indarkeriaren aurkako babes-agindu europearra sortzea, emakume guztiek herrialde guztietan babes berbera izan dezaten. Halaber, "biktimak babesteko bide eta baliabide gehiago eta hobeak eskatu zituen" oro har, Stockholm-eko Programan erabateko berme prozesalen aldeko apustua egin zuen, inputatuen eskubideei dagokienez aurrera egitea eskatu zuen eta azpimarratu egin zuen "herritarrak askatasunaren, segurtasunaren eta justiziaren alorreko muinean kokatzeko beharra". Bere esanetan "eskubideek pertsonek bezalaxe zirkulatu behar dute".

Francisco Caamañok alde bietako bilerak izan ditu Ales Zalar, Esloveniako Justizia ministroarekin, eta Jacques Barrot, Europako Batzordeko lehendakariorde eta Justizia, Askatasun eta Segurtasuneko komisarioarekin. Biekin jorratu zituen interes orokorreko gaiak eta datorren urterako, EB-ko lehendakaritza hartzen duenerako, helburu nagusietako batzuk zeintzuk izango diren aurreratu zien.

Justizia-ministroak Batzordearen osoko bileran adierazi zuen "elkarrekiko konfidantzarik gabe ez dagoela elkar ulertzerik, eta hori dela zibil eta zigor arloko lankidetza judizialaren oinarria". Arlo zibileko lankidetza judizialaren alorrari dagokionez Francisco Caamañok Batzordeari proposatu zion ahalik eta eperik laburrenean aurkez ditzala oinordetzari eta ezkontzaren ondasun-eraentzari buruzko proposamenak.

Idatzi zure iruzkina


Ez da argitaratuko
 
*