Eduki nagusira joan

Justizia Administrazioa Euskadin

Justizia Administrazioa Euskadin - Administración de Justicia en Euskadi
Hemen zaude: Albisteak

Albisteak

Caamañok EB osorako biktimen babeserako estatutua proposatu du

2010(e)ko uztailaren 30a

Justizia Ministroa den Francisco Caamañok ziurtatu du Espainiak EBko lehendakaritza duen bitartetan lehentasunezkoa izan behar duela biktimak Europako elkarlanaren muinean kokatzea, beraiei emandako babesa eta laguntza indartzeko. Era berean, Europar Batasun osorako biktimen babeserako estatutua sortzea proposatuko duela iragarri du.

Francisco Caamañok Madrilen egin den "Biktimak Europako Justiziaren arretaren muinean" mintegiaren irekiera ekitaldian parte hartu du. Ekitaldi hori Justizia Ministerioak Espainiak Europar Batasunaren lehendakaritza izango duen bitartean aurrera eramateko egitarauko ekitaldien eta ekimenen lehenengoa da.

Ekitaldiaren aurkezpenean Justizia Ministroak europar batasunerako bereizketarik gabeko biktimaren estatutu orokorrerantz jotzearen alde egin du. Hala ere argitu du Batasunaren barnean egingo diren aurreko eztabaidetan erabakiko dela bereizitasunen batzuk sartu behar diren ala ez.

Idatzi zure iruzkina


Ez da argitaratuko
 
*