Eduki nagusira joan

Justizia Administrazioa Euskadin

Justizia Administrazioa Euskadin - Administración de Justicia en Euskadi
Hemen zaude: Albisteak

Albisteak

Caamañok berriz adierazi du ez dagoela urriaren 8rako deituta dagoen epaileen greba egiteko arrazoirik

2010(e)ko uztailaren 30a

Justizia ministroak, Francisco Caamañok, berriz azpimarratu du "ez dagoela arrazoirik datorren urriaren 8rako aurreikusita dagoen epaileen eta magistratuen greba-deiarekin aurrera jarraitzeko", izan ere, bere zuzendaritzapean dagoen Sailak elkarrizketarako borondate handia erakutsi baitu, eta Kongresuan "adostasun nabarmena" izan baitu.

Caamañok Nueva Economía Fórum taldeak antolatutako foro batean parte hartu du Madrilen, eta adierazi du Epaileen Elkarte Profesionalak deitutako greba ez dela Justizia Ministerioak egindako lanarekin kontsekuentea, izan ere, Justizia Ministerioak ahalegin handia egin baitu epaileen elkarteek egindako iradokizun asko eta asko Bulego Judizialeko Legean sartzeko.

Idatzi zure iruzkina


Ez da argitaratuko
 
*