Eduki nagusira joan

Justizia Administrazioa Euskadin

Justizia Administrazioa Euskadin - Administración de Justicia en Euskadi
Hemen zaude: Albisteak

Albisteak

Caamañok azpimarratu egin du EBn oinarrizko eskubideak sendotzeko Espainiak hartu duen konpromisoa

2010(e)ko uztailaren 30a

Francisco Caamaño Justiziako ministroak Bruselan egindako EBko Justiziako Ministroen Kontseiluan aurkeztu ditu hurrengo Espainiako lehendakaritzaren ardatz eta lehentasun nagusiak, Lisboaren Ituna indarrean jartzearen ondorioz egingo diren "eraldaketa sakonen" unean.

Caamañok berriz ere gogorarazi du "herritarraren zerbitzurako benetako justizia- eta segurtasun- gunea" eraikitzeko Espainiak hartutako konpromisoa, eta azpimarratu du Espainiak "hasteko, oinarrizko eskubideak sendotzen lan egingo duela; baita Estokolmoko Programaren Jarduera Plana lantzen ere".

Ministroak Espainiaren erronka berri hau eta konstituzio-aldaketa juridikoak erakunde-berritzearekin eta bost urteko programa berriarekin bat datozela adierazi du, eta txalotu egin du hainbat estatuk zigor arloko berme prozesalen testuinguruan itzulpenaren eta interpretazioaren kudeaketa proposatu izana.

Justizia-ministroak hartu beharreko neurriak hartzeko deia egin du gizakien salerosketari dagokionez, adingabeei eragindako abusuei eta ume-pornografiari dagokienez, eta atxilotuen eskubideei buruzko informazioaren eta prozeduren transferentziei dagokienez. Caamañok adierazi du Espainiaren lehendakaritza dirauen bitartean helburu saihestezina dela gizakien trafikoari buruzko eta adingabeen sexu-esplotazioari buruzko akordio bat lortzea.

Idatzi zure iruzkina


Ez da argitaratuko
 
*