Eduki nagusira joan

Justizia Administrazioa Euskadin

Justizia Administrazioa Euskadin - Administración de Justicia en Euskadi
Hemen zaude: Albisteak

Albisteak

Caamañok aktibo ekonomikoen artean Justiziak izan dezakeen botere dinamizatzailea nabarmendu du

2010(e)ko uztailaren 29a

Justizia Ministroak, Francisco Caamañok, aktibo ekonomikoen artean Justiziak izan dezakeen botere dinamizatzailea nabarmendu du. "Justizian lan egitea eta inbertitzea ekonomiaren hazkunde iraunkorrari laguntzeko bidea da" baieztatu du "Krisi ekonomikoa eta Justizia" izeneko ikastaroaren irekiera ekitaldian. Ikastaro hori Botere Judizialaren Kontseilu Nagusiak Bergondon (A Coruñan) antolatu duen eta uztailaren 3an bukatuko den Udako Eskolaren XIII. jardunaldien parte izan da.

Francisco Caamañok Zuzenbidearen eta Ekonomiaren arteko harremana azpimarratu du, giza harremanetarako araudiaren eta gizartean ezarrita dagoen ekonomia-sistemaren artekoa. Justizia Ministroak izapidetze-soldaten atzerapenek dakartzaten kostuak ere nabarmendu ditu. Ildo horretan, adierazi du enpresariek langileei ordaindu beharreko izapidetze-soldatak erreklamatzeko eskubidea dutela, langile horiek 60 egun baino luzeagokoa den prozedura batean kaleratze-demanda irabazi dutenean. Azken urteotan gai horren inguruan urtean batez beste 900 espediente izapidetu dira eta horrek urtero 7 miloi eurotik gorako gastua ekarri du.

Bestalde, Francisco Caamañok Diputatuen Kongresuko parlamentuko talde gehienen artean lortutako akordioa aipatu zuen eta honako adierazpenak egin zituen: "Egun izapidetzen ari den prozedura erreformaren lege-proiektuaren barnean sartu dugu munta txikiko gordailu bat sortzea, errekurtsoaren aurrekoa izango dena, inongo argudiorik gabe errekurritzeko asmotan dabiltzanak atzera egin dezaten". "Gordailu honen bidez lortutako etekinak -gehitu zuen Ministroak- justiziaren sistema ordaintzeari lotuta daude eta justizia administrazioaren modernizazioa ordaintzeko eta doako justiziaren sistema hobetzeko erabiliko dira".

Idatzi zure iruzkina


Ez da argitaratuko
 
*