Eduki nagusira joan

Justizia Administrazioa Euskadin

Justizia Administrazioa Euskadin - Administración de Justicia en Euskadi
Hemen zaude: Albisteak

Albisteak

Bruselak tasa judizialen segimendua egingo du

2013(e)ko otsailaren 14a

Viviane Reding, Europako Batzordeko presidenteorde eta Justiziako arduradunak, Batzordeak Espainiako tasa judizialen “gertuko segimendua” egingo duela adierazi du. Tasak “gehiegi igotzea” herritarrek justizia eskuratzeko duten oinarrizko eskubidea urratu dezakeen “murrizpena” izan daitekeela uste du Komisarioak. Hala ere Giza Eskubideen Europako Epaitegiak gai horren inguruan emandako epaia gogoratu du; horren arabera,  izapidetzeagatik tasak ordaintzeak “ez du berez eskubide hori urratzen”.

Adierazpenok Maria Irigoyen eurodiputatuak parlamentuan egindako galderari erantzunez egin zituen Reding-ek.  Eurodiputatuak, tasa judizialen legeak babes juridiko eraginkorra eta epaile inpartziala izateko eskubidea jasotzen duen Europar Batasunaren Oinarrizko Eskubideen Agiriaren 47. artikulua errespetatzen duen ala ez galdetu zuen. Komisarioak hurrengoa erantzun zion, “tasa bat gehiegizkoa den ala ez jakiteko” tasa hori ezartzeko legeak dituen elementu guztiak baloratu behar direla “laguntza juridikoa eska dezaketen pertsonei ezartzen zaizkien salbuespenak barne”. 
 

Idatzi zure iruzkina


Ez da argitaratuko
 
*