Eduki nagusira joan

Justizia Administrazioa Euskadin

Justizia Administrazioa Euskadin - Administración de Justicia en Euskadi
Hemen zaude: Albisteak

Albisteak

Botere Judizialaren Lege Organikoaren Aurreproiektua onartu dute

2014(e)ko apirilaren 15a

Gobernuak Botere Judizialaren Lege Organikoaren Aurreproiektua onartu du. Lege berriak Justizia arintzea du helburu, eta horretarako, egiturak eraberritu eta XXI. mendeko gizartera, ekonomiara, eta errealitate juridikora egokituko ditu. 

Onartutako testuak 1985ean onartutakoa ordezkatuko du –azken horrek, urte guzti hauetan  40 aldaketa baino gehiago izan ditu-.

Botere Judizialaren Lege Organikoaren Aurreproiektuak ezarriko dituen aldaketa nagusiak hurrengoak dira:

  • Auzitegiak berrantolatuko dira. Horretarako Auzialdiko Probintziako Auzitegiak sortuko dira (APA).
  • Profesionaltasuna bultzatzeko espezializazio judiziala sustatuko dira.
  • Auzitegi Nagusiaren jurisprudentziaren segurtasun juridikoa bermatuko da, auzi kopurua gutxitzeko. Auzitegi Nagusiak jurisprudentzia hiru hiletik behin ezarriko du eta BOEn argitaratuko da.
  • Egoitza judizial guztiak dauden bezala mantenduko dira. 
  • Bake Epaileak desagertu egingo dira eta Bake Epaitegiak Erregistro Zibilerako sarbide  bilakatuko dira.
  • Erkidegoen Forupekotza Autonomia Erkidegoetako estatutuetan aurreikusitako kasuetara murriztuko da batetik, eta Erregina eta Asturiaseko printzeei aitortuko zaie, bestetik.

Ministroen Kontseiluak onartu berri duen aurreproiektuan jasotako aldaketak zehatzago ezagutu nahi badituzu, Botere Judizialaren Lege Organikoaren Aurreproiektuaren testu osoa irakur dezakezu.

Idatzi zure iruzkina


Ez da argitaratuko
 
*