Eduki nagusira joan

Justizia Administrazioa Euskadin

Justizia Administrazioa Euskadin - Administración de Justicia en Euskadi
Hemen zaude: Albisteak

Albisteak

Botere Judizialaren Kontseilu Nagusiak, Justizia Ministerioak eta Fiskaltza Nagusiak epaitegi guztien arteko elkarlotura lortzeko hitzarmena sinatu dute

2010(e)ko uztailaren 30a

Auzitegi Nagusiko eta Botere Judizialaren Kontseilu Nagusiko presidenteak, Carlos Dívarrek, Justizia Ministroak, Francisco Caamañok, eta Estatuko Fiskal Nagusiak, Cándido Conde-Pumpidok, Elkarreragingarritasuneko eta Segurtasuneko Eskema Judizialeko Plana abian jartzeko lankidetza-hitzarmena sinatu dute Botere Judizialaren Kontseilu Nagusiaren egoitzan. Plan horren bitartez Justizia Administrazioko sistema informatiko guztien arteko elkarlotura ahalbidetuko da. Botere Judizialaren Kontseilu Nagusiak prentsa-ohar batean adierazi duenez, arlo horretan eskumenak dituzten autonomia erkidegoak sartzea ere aurreikusten du aipatutako hitzarmenak.

Aipatutako Plana garatu ahala ezarriko dira beharrezkoak diren plataforma teknologikoak eta Justizia Administrazioko aplikazio informatiko guztien funtzionamendu integratua eta bateratua. Horri esker "herritarrari zerbitzu hobea eman ahal izango zaio eta bulego judizialen funtzionamendua egokiagoa eta eraginkorragoa izango da", Botere Judizialaren Kontseilu Nagusiak dioenez.

Hitzarmena sinatu dutenek, hasteko, beren eskumenen baitan emango diren zerbitzuen katalogoa zehaztu beharko dute, alde batetik, eta beste alde batetik, komunikazioko eta elkarreragingarritasuneko azpiegiturak identifikatu beharko dituzte. Horrela, bada, Elkarreragingarritasuneko eta Segurtasuneko Eskema Judizialerako sistema eragile bat ezarriko da, aurretik zehaztuko diren zerbitzuak segurtasun- eta kalitate-berme guztiarekin ematea ahalbidetuko duena.

Idatzi zure iruzkina


Ez da argitaratuko
 
*