Eduki nagusira joan

Justizia Administrazioa Euskadin

Justizia Administrazioa Euskadin - Administración de Justicia en Euskadi
Hemen zaude: Albisteak

Albisteak

Organo judizialek erantzuteko behar duten batez besteko denbora argitaratu du BJKNk

2018(e)ko azaroaren 13a

Botere Judizialaren Kontseilu Nagusiak lehen aldiz argitaratu ditu, prozedurak ebazteko organo judizialek behar duten batez besteko denbora. Taulak BJKNren gardentasun atarian daude, eta Estatistika Judizialeko zerbitzuak egin ditu. Azken hamar urteetako datuak bildu dira; taulak osatzeko, urte bakoitzean amaitutako prozedura judizialen batez besteko iraupen datuak erabili dira, amaitzeko modua alde batera utzita.

Tresna berri horren bitartez, erantzuteko batez besteko denbora jakin daiteke; iraupena hilabetetan adierazita dago eta datuak organoaren arabera, jurisdikzio ordenaren arabera, urtearen arabera, prozedura motaren arabera, arloaren arabera edo eremu geografikoaren arabera ikus daitezke. Euskal Autonomia Erkidegoari dagokionez, prozedurak ebazteko batez besteko denborak Espainiakoen azpitik daude, auzitegi mota eta jurisdikzio gehienetan.

Horrela, adibidez, zigor arloko epaitegien batez bestekoa 9,6 hilabete da Espainian, eta 5,5 EAEn; adingabeen epaitegietan batez bestekoa 6,2koa da eta EAEn, berriz, 4,8koa.

Kontutan izan behar da prozedura judizialak ebazteko denbora baldintzatzen duten hainbat kanpoko faktore ere badaudela, hala nola, auzien konplexutasuna,  zenbait prozeduren ezohizko sarrera, krisi ekonomikoaren eragina edo prozedura-erreformak.

Informazio gehiago organo judizialek erantzuteko behar duten batez besteko denbora biltzen duen txostenean, BJKNren gardentasun atarian.
 

 

Idatzi zure iruzkina


Ez da argitaratuko
 
*