Eduki nagusira joan

Justizia Administrazioa Euskadin

Justizia Administrazioa Euskadin - Administración de Justicia en Euskadi
Hemen zaude: Albisteak

Albisteak

BJKNk, Justizia Ministerioak eta Autonomia Erkidegoek abusuzko klausuletan espezializatutako epaitegien plana luzatzea adostu dute

2019(e)ko azaroaren 12a

BJKNk, Justizia Ministerioak eta Autonomia Erkidegoek abusuzko klausuletan espezializatutako epaitegien plana luzatzea adostu dute

Botere Judizialaren Kontseilu Nagusiak, Justizia Ministerioak eta Autonomia Erkidegoek abusuzko klausuletan espezializatutako epaitegien plana luzatzeko akordioa erdietsi dute, organo judizial bakoitzaren beharretara egokituz. Organo judizial bakoitzaren arabera , luzapena sei hilabetekoa edo urtebetekoa izango da. 

Abusuzko klausuletan espezializatutako epaitegien plana 2017ko ekainaren 1ean jarri zen abian, batik bat zoru-klausulak, muga-egunaren aurreratzeak, berandutzeagatiko interesak,  hipoteka formalizatzeagatiko gastuak eta multidivisa hipoteken ondorioz aurkeztutako demanda kopuru handiari erantzuteko. 

Une honetatik eta urte amaierara arte, BKJNk, Justizia Ministerioak eta Autonomia Erkidegoek euren arteko harremanak areagotuko dituzte, lurralde bakoitzak dituen beharrak aztertu eta kasu bakoitzean hartu behar diren neurriak zehazteko.

Batzarrean, espezializazio plana abian jarri zenetik abusuzko klausulen demandak jasotzen dituzten lehen auzialdiko eta lehen auzialdiko zein instrukzioko 54 epaitegien jarduerari buruzko estatistika-datuak aztertu dira, bai eta epaiketen ardura duten probintzia-auzitegietako zibil- eta merkataritza-arloko epaitegien datuak ere.

Egun, 54 organo judizial horietako arduradunez gain, beste 106 epaile ari dira epaitegi espezializatuekin lanean, Botere Judizialaren Kontseilu Nagusiak ezarritako errefortzu-neurri gisa. Neurri hauen ezarpena ezinbestekoa izan da Autonomia Erkidego guztietan, Errioxan ezik.

Idatzi zure iruzkina


Ez da argitaratuko
 
*