Eduki nagusira joan

Justizia Administrazioa Euskadin

Justizia Administrazioa Euskadin - Administración de Justicia en Euskadi
Hemen zaude: Albisteak

Albisteak

BJKNk genero-ikuspegiari buruzko nahitaezko lehen prestakuntza-ikastaroa jarri du abian

2019(e)ko martxoaren 11a

Bi egunetan 340 epailetik gora eman du izena Botere Judizialaren Kontseilu Nagusiak genero ikuspegiari buruz antolatu berri duen online prestakuntza ikastaroan.  Botere Judizialaren Lege Organikoaren erreformaren ondoren eta Etxeko eta Genero Indarkeriaren aurkako Estatuko Hitzarmena betez, edozein espezialitatetan jardun nahi duten epaile edo magistratuk genero ikuspegian trebakuntza dutela egiaztatu beharko du.

Genero ikuspegiari buruzko ikastaroak abian jartzeaz gain, Etxeko eta Genero Indarkeria arloan espezializatutako sailetan edo epaitegietan lanpostua nahi duten epaileek gainditu beharko dituzten ikastaro eta hautaprobak prestatzen dihardu BJKN.

BJLOren erreformaren ostean, Etxeko eta Genero indarkeria espezializazioa berria da, Adingabeen-arloa edo Merkataritza-arloa diren bezala.  Horregatik, espezializatu nahi duten epaileek gaia ezagutzen dutela egiaztatu beharko dute. Gai horretan aditu diren profesionalez osatutako lantaldea espezialitate berrian aritzeko edukiak eta hautaprobak osatzen ari da.

Idatzi zure iruzkina


Ez da argitaratuko
 
*