Eduki nagusira joan

Justizia Administrazioa Euskadin

Justizia Administrazioa Euskadin - Administración de Justicia en Euskadi
Hemen zaude: Albisteak

Albisteak

BJKNk gaur banatuko ditu Etxeko eta Genero Indarkeriaren kontrako Behatokiaren XIV. sariak

2018(e)ko azaroaren 14a

Auzitegi Gorenaren eta Botere Judizialaren Kontseilu Nagusiaren presidente Carlos Lesmes Etxeko eta Genero Indarkeriaren Kontrako Behatokiaren XIV. sari banaketan egongo da gaur. Indarkeria matxista errotik desagerrarazteko egindako lana aitortzen duen saria, Genero Indarkeriaren aurkako Estatuko Hitzarmena bultzatzeko sortu ziren Diputatuen Kongresuko eta Senatuko azpibatzordeek jasoko dute. 

Ibilbide pertsonal eta profesionala aitortzen duen  saria Carme Chaparro kazetariak jasoko du, askatasunarekiko, berdintasunarekiko, emakumeen eskubideekiko eta kalteberak diren norbanakoen aurkako edozein motako indarkeriaren aurka erakutsitako konpromisoagatik. Azkenik, Behatokiak -Angeles Carmona presidente izanik-,”Soledad Cazorla, fiskala” aipamen berezia María Tardón Olmos magistratuarentzat izango da, emakumeen eskubideen alde eta indarkeria sexistaren aurka egindako lanagatik. 

Sari banaketan egongo dira, besteak beste, Kongresuko presidente Ana Pastor, Senatuko presidente Pío García-Escudero, Gobernuko presidenteorde Carmen Calvo, Barne Saileko ministro Fernando Grande-Marlaska eta Estatuko Fiskal Nagusi María José Segarra.

Idatzi zure iruzkina


Ez da argitaratuko
 
*