Eduki nagusira joan

Justizia Administrazioa Euskadin

Justizia Administrazioa Euskadin - Administración de Justicia en Euskadi
Hemen zaude: Albisteak

Albisteak

BJKNk Etxeko eta Genero indarkeriari buruzko prestakuntza eskainiko die eskumen hori ez duten epaileei

2018(e)ko irailaren 21a

BJKNk Etxeko eta Genero indarkeriari buruzko prestakuntza eskainiko die eskumen hori ez duten epaileei

Botere Judizialaren Kontseilu Nagusiak (BJKN) Etxeko eta Genero indarkeria arloan trebatzeko aukera eskainiko die Instrukzio-epaitegi, Epaitegi Misto edo Zigor-arloko epaitegiei, bai eta arlo horretan eskumenik ez duten Auzitegietako atalei ere.  

Era horretara, duela urtebete onartutako Genero Indarkeriaren Aurkako Estatuko Hitzarmenaren baitan Batzorde Iraunkorrak adostutako Akordioa, otsailaren 8koa, betetzen da.

BJKNren kide eta Etxeko eta Genero Indarkeriaren aurkako Behatokiaren presidente Angeles Carmonak iragarri du neurria, Behatokia osatzen duten erakundeen ordezkariekin egindako batzarrean.  Batzarreko buru izan da Auzitegi Goreneko eta Botere Judizialaren Kontseilu Nagusiko presidente Carlos Lesmes, eta bertan parte hartu dute, besteak beste, Justizia Administrazioarekiko Harremanetarako zuzendari nagusi Esmeralda Rasillok, Genero Indarkeria gaietarako Gobernuko ordezkari  Pilar Llop-ek eta epaileen gobernu-organoaren kide Victoria Cintok.

Idatzi zure iruzkina


Ez da argitaratuko
 
*