Eduki nagusira joan

Justizia Administrazioa Euskadin

Justizia Administrazioa Euskadin - Administración de Justicia en Euskadi
Hemen zaude: Albisteak

Albisteak

BJKNk eta "A la par" Fundazioak adimen urritasuna duten pertsonei Justiziara sarbidea errazteko akordioa adostu dute

2019(e)ko maiatzaren 30a

BJKNk eta

Botere Judizialaren Kontseilu Nagusiaren eta Auzitegi Gorenaren presidente Carlos Lesmesek akordioa sinatu du Almudena Altagracia Martorell Cafranga “A la par” fundazioaren presidentearekin, Karrera Judizialeko kideei adimen urritasuna duten pertsonei Justiziara sarbidea errazteko tresnak eskaini eta Justiziarekin duten harremana hobetu dezaten.

Fundazioa ongintzazko erakundea da eta adimen urritasuna duten pertsonen eskubide eta aukera berdintasunaren alde zein justizia eskuratzeko duten eskubidearen alde lan egiten du, eta horretarako ekimen eta jarduera ezberdinak garatzen ditu.

Hitzarmenak epaileen aginte organoaren eta fundazioaren arteko elkarlanerako jarraibideak ezarriko ditu, adimen urritasuna duten pertsonentzat justizia eskuratzeko erraztasunak ezartzeko asmoz. 

Idatzi zure iruzkina


Ez da argitaratuko
 
*