Eduki nagusira joan

Justizia Administrazioa Euskadin

Justizia Administrazioa Euskadin - Administración de Justicia en Euskadi
Hemen zaude: Albisteak

Albisteak

BJKNk Espainiako mapa judiziala zehatz-mehatz ezagutzeko tresna berria jarri du abian

2018(e)ko azaroaren 08a

Botere Judizialaren Kontseilu Nagusiak aplikazio berria jarri du abian. Horren bitartez, Espainiako mapa judiziala osatzen duten organoei buruzko informazioa erraz eskuratu ahal izango dute herritarrek.  

Epaileen aginte organoaren web ataritik (www.poderjudicial.es), hurrengo informazioa eskuratu daiteke: lurralde bakoitzean dagoen epaitegi eta auzitegi kopurua, bakoitzaren jarduera-eremua (estatua, erkidegoa edo probintzia), eta organo bakoitzaren epaile kopurua; horrez gain, organo bakoitzaren helbidea dator.

BJKNk prentsa-ohar bidez jakinarazi duenez, gida berria aurrekoa baino nabarmen hobea da, intuitiboagoa da eta organo judizialen osaketa eta banaketa era erraz batean ezagutzeko aukera eskaintzen du.

BJKNren planta judizialari eta mugapenari buruzko gida berrian, lehenik eta behin, egituraketaren organigrama dator, eta bertan, eskema bidez, organo judizialak lurraldeka antolatuta daude; antolaketa hori jarduketa-eremuaren arabera (estatua, erkidegoa edo probintzia) eta dagokion barruti judizialaren arabera egin da.  

Idatzi zure iruzkina


Ez da argitaratuko
 
*