Eduki nagusira joan

Justizia Administrazioa Euskadin

Justizia Administrazioa Euskadin - Administración de Justicia en Euskadi
Hemen zaude: Albisteak

Albisteak

BJKNk Botere Judizialaren Lege Organikoaren Aurreproiektuaren oinarrizko txostena idatzi du

2014(e)ko ekainaren 18a

BJKNren Batzorde Iraunkorrak Botere Judizialaren Lege Organikoaren Aurreproiektuaren oinarrizko txostena idatzi du. Testua ekainaren 26ko osoko bilkuran eztabaidatu eta bozkatuko da.

Testuan hurrengo gogoetak egin dituzte: 

  • Independentziari begirunea. BJKNk jarrera nahasgarriak eteteko agindua eman ahal izatea, eta jarrera ez etetea Justizia Administrazioaren aurkako delitua izatea, adierazpen eta informazio eskubidearen aurkakoa izan daiteke, eta horrek, “eragozpen handiak” eragin ditzake; hortaz, proposamena birplanteatu egin beharko litzateke. 
  • Jarrera nahasgarriei aurre egiteko kide anitzeko organoen laguntza. Epaile bakar batek bere independentzia kaltetua dagoela uste dutenean, auzia ebazteko bere auzitegiko bi magistraturekin kide anitzeko organoa eratzea eska dezake. Baina egoera hau ez dago organo judizialen antolakuntza eta banaketan aurreikusita. Hortaz, egoera horrek “Legeak aurreikusitako ohiko epailearen eskubideak kaltetu edo urratu ditzake”.
  • Auzialdiko Probintziako Auzitegiak. Auzialdiko Probintziako Auzitegiak (APA) lehen auzialdiko organo bezala ezartzea “antolamendu era egokia da”. Komuneko bulego bidez antolatutako kide anitzeko organoa izateak “unean-uneko beharretara egokitzeko aukera emango du; era horretara, ez da organo judizial berririk sortu behar izango. Eta hori oso positiboa da”.

Txostena egiteko, Botere Judizialaren Lege Organikoaren Aurreproiektuari epaileek  intranet judizialaren bidez egindako ekarpenez baliatu du BJKN. Bide horretatik 1.400 ekarpenetik gora jaso ziren.

Idatzi zure iruzkina


Ez da argitaratuko
 
*