Eduki nagusira joan

Justizia Administrazioa Euskadin

Justizia Administrazioa Euskadin - Administración de Justicia en Euskadi
Hemen zaude: Albisteak

Albisteak

BJKNk Autismo Espaņarekin hitzarmena adostu du kolektibo horren ezaugarriei buruz karrera judizialeko kideak trebatzeko

2020(e)ko apirilaren 03a

BJKNk Autismo Espaņarekin hitzarmena adostu du kolektibo horren ezaugarriei buruz karrera judizialeko kideak trebatzeko

Botere Judizialaren Kontseilu Nagusiak epaileen aginte organoaren eta Espainiako Autismo Konfederazioaren arteko lankidetza-hitzarmena sinatzeko baimena eman du. Akordioa alarma-egoera gainditu ostean sinatuko dute Auzitegi Gorenaren eta BJKNren presidente Carlos Lesmesek eta konfederazioaren presidente Miguel Ángel Casas Rodriguezek. Hitzarmenaren helburua, autismoa duten pertsonen eta euren familien aldeko egintzak garatzea eta abian jartzea da.

BJKNren eta Autismo Españaren arteko lankidetza arlo ezberdinetan landuko da, horien artean esanguratsuak izango dira aholkularitza eta autismoaren ezaugarriei buruzko eta gorabehera hori duten pertsonen behar espezifikoei buruzko trebakuntza ematea karrera judizialeko kideei.

Helburu horrekin, autismoari buruzko materiala eta dibulgaziorako zein informatzeko baliabideak landuko dira eta pertsona horiek esparru judizialean bizi duten egoerari buruzko eta beharrei buruzko ikerketa bultzatuko da.

Idatzi zure iruzkina


Ez da argitaratuko
 
*