Eduki nagusira joan

Justizia Administrazioa Euskadin

Justizia Administrazioa Euskadin - Administración de Justicia en Euskadi
Hemen zaude: Albisteak

Albisteak

BJKN-k Justizia Kalitatearen IX. Sariak eman ditu

2021(e)ko abenduaren 15a

Sarituak.

Carlos Lesmes Auzitegi Goreneko eta Botere Judizialaren Kontseilu Nagusiko presidenteak zuzendu du Justiziaren Kalitatearen Sariak emateko ekitaldia. 

Justiziaren Kalitatearen Sariek Organo eta Bulego Judizialen eta Justizia Administrazioarekin lotutako beste erakunde batzuen lana aitortzen dute, bai zerbitzu publikoaren kalitatea hobetzeari dagokionez, bai kudeaketa-jardunbide egokien bidez herritarren beharrak betetzeari dagokionez.

IX. edizio honetan, honako hauei eman zaie “Justizia eraginkorrena” modalitateko saria: Alacanteko Administrazioarekiko Auzien 2. epaitegia, Kanaria Handiko Las Palmaseko Lan Arloko 3., 7. eta 10. epaitegietan eta Justizia Ministerioko Teknologia Berrien Zuzendariordetza Nagusia.

“Justizia gardenena” sariak jaso dituzte Gironako Probintzia-Koordinaziorako Idazkaritzak eta Madrilgo Abokatuen Elkargoak. Eta, “Justizia eskuragarriena” kategorian, Sabadelleko eta Kanaria Handiko Las Palmaseko barruti judizialetako epaitegi dekanoak eta Andaluziako Juntako Turismo, Birsorkuntza, Justizia eta Toki Administrazioko Kontseilaritza izan dira sarituak.

Idatzi zure iruzkina


Ez da argitaratuko
 
*