Eduki nagusira joan

Justizia Administrazioa Euskadin

Justizia Administrazioa Euskadin - Administración de Justicia en Euskadi
Hemen zaude: Albisteak

Albisteak

BJKN bitartekaritza bultzatzeko aurreproiektuaren aldekoa da baina "ezarpen benetakoa eta eraginkorra" bermatzeko neurriak eskatu ditu

2019(e)ko apirilaren 02a

BJKN bitartekaritza bultzatzeko aurreproiektuaren aldekoa da baina

Botere Judizialaren Kontseilu Nagusiaren osokoak, Justiziako Estatu Idazkaritzak eratutako bitartekaritza bultzatzeko Lege Aurreproiektuaren aldeko txostena onartu du.

Txostenak testua ontzat jo du, baina ikuspegi arautzaile soilaz haratago joateko beharra azpimarratu du, eta ezarpena “benetazkoa, eraginkorra eta bitartekaritzaren ardura duten erakundeekin koordinatua izatea” bermatuko duten neurriak onartu behar direla gaineratu du.  

Osokoak epaile eta magistratuen zein arlo horretan eskumena duten administrazioen “konpromiso handiagoa” eskatu du, eta “herritarrek justizia eskuratzeko eskubidea bermatuko duten politika publikoak” eskatu ditu. 

Aurreproiektua, 2016ko abuztuko 2008/52/CE Zuzentarauaren ezarpenean aurrerapausoa da, eta Europako Parlamentuak zein Batzordeak bitartekaritzaren ezarpenerako adierazitako helburuak betetzera dator. Txostenean adierazitakoaren arabera, eremu horretan dago aurreproiektuaren izatezko arrazoia, alegia, bitartekaritzaren izaera ez da auzitegien lan karga arintzea -bide batez eragin hori badauka ere-, baizik eta “herritarren eskubideen bermea gauzatzeko tresna” izatea da. 

Idatzi zure iruzkina


Ez da argitaratuko
 
*