Eduki nagusira joan

Justizia Administrazioa Euskadin

Justizia Administrazioa Euskadin - Administración de Justicia en Euskadi
Hemen zaude: Albisteak

Albisteak

Bizkaiko Abokatuen Elkargoak "Justizia Administrazioarekiko Harremanetarako Batzordeen XIII. Jardunaldi Nazionalak" antolatu ditu

2018(e)ko ekainaren 25a

Amparo Lopez Antelok, Bulego Judizial eta Fiskalaren Eraberritzeko zuzendariak, hasiera emango die, aste honetan, “Justizia Administrazioarekiko Harremanetarako Batzordeen XIII. Jardunaldi Nazionalei”. Jardunaldiak ekainaren 28 eta 29an egingo dira Bizkaiko Abokatuen Elkargoan.

Jardunaldiak ekainaren 28 eta 29an egingo dira Bizkaiko Abokatuen Elkargoan. Topaketetan hainbat gai jorratuko dira, besteak beste bitartekaritza, datuen babesa eta abokatuen elkargoetan Justiziarekin harremanetarako dauden batzordeak.

Horrez gain, Justizia Administrazioen sistema informatiko ezberdinen arteko elkarreragingarritasunari buruzko mahai-ingurua egongo da. Mahai-inguruan, Eusko Jaurlaritzaren ordezkari bezala, Lan eta Justizia sailaren Bulego Judizial eta Fiskalaren eraberritze Zuzendaritzaren informatika zerbitzuko arduradun  Miren Martinez Unanuek parte hartuko du.

Idatzi zure iruzkina


Ez da argitaratuko
 
*