Eduki nagusira joan

Justizia Administrazioa Euskadin

Justizia Administrazioa Euskadin - Administración de Justicia en Euskadi
Hemen zaude: Albisteak

Albisteak

Bizkaiko Abokatuen Elkargoak izena aldatu du Estatutu berriak onartuta

2018(e)ko urtarrilaren 17a

Bizkaiko Abokatuen Elkargoak izena aldatu du Estatutu berriak onartuta

Bizkaiko abokatuek elkargoaren ez-ohiko Batzar Nagusia egin dute, eta Estatutu zaharren ordezko Estatutu  berriak onartu dituzte.

Horren ondorioz, hemendik aurrera Elkargoaren izena “Bizkaiko Abokatuen Elkargo Ohoretsua/ Ilustre Colegio de la Abogacía de Bizkaia” izango da. 

Halere, Estatutu berriak ez dira oraindik indarrean jarriko, ez-ohiko Batzar Nagusiaren onarpena prozeduraren zati bat besterik ez baita.

Estatutu berriak Eusko Jaurlaritzaren Justizia Sailera bidaliko dira, gai horretan eskumendunak diren sailek txostena egin, legezkotasuna egiaztatu eta prozeduraren zilegitasuna bermatu dezaten. Horren ondoren, Justizia Sailburuak Estatutu berriak onartuko ditu Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratutako Agindu bidez.
 

Idatzi zure iruzkina


Ez da argitaratuko
 
*