Eduki nagusira joan

Justizia Administrazioa Euskadin

Justizia Administrazioa Euskadin - Administración de Justicia en Euskadi
Hemen zaude: Albisteak

Albisteak

Bizilekuagatik nazionalitatea eskuratzeko prozeduraren izapidetzea berriz hasi da

2020(e)ko martxoaren 30a

Bizilekuagatik nazionalitatea eskuratzeko prozeduraren izapidetzea berriz hasi da

Justizia Ministerioak baimena eman du, Segurtasuneko eta Fede Publikoko zuzendari nagusiaren ebazpen bidez, bizilekua oinarritzat hartutako eskaerei eta baita jatorriz espainiarrak diren sefardien nazionalitate-eskaeren izapidetzeei berriz ekiteko. Izapidetze horiek alarma egoeraren ondorioz etenda zeuden.   

Ebazpenaren bitartez gelditze horrek eragin zitzakeen zenbait ondorio ekidin nahi da, interes orokorraren mesedetan. Espainiako nazionalitatea ematea Estatu baten burujabetasunaren adierazpen gorenetako bat da eta Espainian legezko egoitza izateagatik baino eskubide gehiago ematen dizkio norbanakoari.

Era berean, ebazpenaren zain dagoen eskaera-kopuru handiaren instrukzioa bertan behera uzteak eragingo zukeen kaltea ekidingo da.  

Bestalde, bere horretan mantenduko da Erregistro Zibilean Erregeari eta Konstituzioari fideltasuna zin egiteko eta aurreko nazionalitateari uko egiteko legeak ezarritako 180 eguneko epea, bai eta dagozkion inskripzioak egitekoak ere.   

Idatzi zure iruzkina


Ez da argitaratuko
 
*