Eduki nagusira joan

Justizia Administrazioa Euskadin

Justizia Administrazioa Euskadin - Administración de Justicia en Euskadi
Hemen zaude: Albisteak

Albisteak

Bitartekotza Intrajudizialeko Hitzarmenen Jarraipen Batzordeen bilera itxi du San Josék

2019(e)ko martxoaren 27a

Bitartekotza Intrajudizialeko Hitzarmenen Jarraipen Batzordeen bilera itxi du San Josék

Bitartekotza Intrajudizialeko Hitzarmenen Jarraipen Batzordeen V. bilera izan da gaur Bilboko Justizia Jauregian. Bertan, Autonomia Erkidegoetako, Botere Judizialaren Kontseilu Nagusiko eta Justizia Ministerioko ordezkariek gai hauek aztertu dituzte: Espainian bitartekotza intrajudiziala ezartzeko prozesua, esparru-hitzarmenen berritzea, Bitartekotzari buruzko Lege Aurreproiektuan bildutako berrikuntzak eta Europako Kontseiluko Ministroen Batzordearen gomendioak prozesu penalaren eremuan Justizia Konponarazlea garatu eta aplikatzeko.

Bilera amaitzean, Lan eta Justiziako sailburu María Jesús San Josék Eusko Jaurlaritzaren ekimena nabarmendu du, Euskadiko Justizia Errestauratiboaren Zerbitzua martxan jartzeko eta prozedura Errestauratiboa prozesu judizialaren osagarri gisa txertatzeko. “Argi dago zein den helburua –gaineratu du- Justizia Administrazioari zerbitzu publikoaren kalitate handiagoa ematea; kudeaketa eraginkorrago, azkarrago eta egokiago bat lortzea; justiziarako sarbidea izateko oinarrizko eskubidea bermatzea eta herritarren zerbitzura dagoen kalitatezko Justizia Administrazio bat lortzea”.

Bitartekotza intrajudizialaren arloan eskumenak dituzten gainerako Autonomia Erkidegoetako ordezkariak dagozkien Justiziako zuzendaritzen titularrak izan dira. Jardunaldian izan dira baita ere Botere Judizialeko Kontseilu Nagusiko bozeramaile Concepción Saez, Alvaro Cuesta eta Rafael Mozo, eta Ana Carrascosa magistratua; Justizia Ministerioko ordezkaritzan, berriz, zuzendari nagusi Sofía Duarte izan da buru.

Bitartekotza Intrajudizialeko Esparru Hitzarmenen Jarraipen Batzordeen bilera amaitutakoan, bertaratuek bilera bat izan dute Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Auzitegi Nagusiko lehendakari Juan Luis Ibarrarekin.

Idatzi zure iruzkina


Ez da argitaratuko
 
*