Eduki nagusira joan

Justizia Administrazioa Euskadin

Justizia Administrazioa Euskadin - Administración de Justicia en Euskadi
Hemen zaude: Albisteak

Albisteak

Bidegabeko kaleratze kasuetan izapidetze-aldiko soldata Estatuari erreklamatzeko prozedura sinplifikatu da

2014(e)ko ekainaren 11a

Gobernuak  Errege Dekretu berri bat onartu du; horren bidez, bidegabeko kaleratze kasuetan izapidetze-aldiko soldata Estatuari erreklamatzeko prozedura sinplifikatu da.

Izapidetze-aldiko soldata,  bidegabe kaleratua izan den langile bat enpresariak berriz ere lanean hartzen badu, epaia atera arte langileak jaso behar duen diru-kopurua da. 

Demanda aurkezten denetik bidegabeko kaleratze-epaia eman arte 90 egun baino gehiago pasa badira, izapidetze-aldiko soldata ordaindu behar duen enpresariak, epez kanpo dauden egunak Estatuari ordaintzeko eska diezaioke.  Enpresariak behin-behineko kaudimen-gabezia badu, langileak berak aurkez dezake erreklamazioa.

Onartu berri den Errege Dekretuak, espediente horien izapidetzea azkartzea eta diru-kopuruen ordainketan eman daitezkeen atzerapenak ekiditea du xede. Hortaz, hemendik aurrera,  ebazpenaren proposamena iritsi arte espedientea Gobernuko Ordezkaritzetako lan sailetan izapidetuko da.

Idatzi zure iruzkina


Ez da argitaratuko
 
*