Eduki nagusira joan

Justizia Administrazioa Euskadin

Justizia Administrazioa Euskadin - Administración de Justicia en Euskadi
Hemen zaude: Albisteak

Albisteak

Betiko kartzela zigorra-berrikusteko aukerarekin- Konstituzioaren aurkakoa dela errepikatu du Espainiako Abokatutzak

2015(e)ko urtarrilaren 27a

Espainiako Abokatuen Kontseilu Nagusiak, aste honetan Zigor Kodearen izapidetzearen baitan Diputatuen Kongresuan onartutako betiko kartzela zigorra –berrikusteko aukerarekin- Konstituzioaren aurkakoa dela uste du.

Zigor Kodearen erreformarako Izapidetze prozeduraren baitan abokatuek aurkeztutako alegazio guztietan, betiko kartzela zigorra –berrikusteko aukerarekin , zein ez- Espainiako Konstituzioaren 10.,15. eta 25. artikuluen aurkakoa dela adierazi dute.

25. artikulua erabakigarria da, zigor askatasun-gabetzaileak zigortuak berreztera eta gizarteratzera zuzenduta egon behar direla ezartzen baitu. Hortaz, baldintza hori betetzen ez duen edozein zigor Konstituzioaren 15. eta 10. artikuluen aurkakoa ere bada; artikulu horiek, hurrenez hurren, gizabidezkoa ez den eta umiliagarria den tratua, eta giza eskubideen aurkakoa eta nortasunaren garapen askearen kontrakoak diren neurriak debekatzen dituzte.

Idatzi zure iruzkina


Ez da argitaratuko
 
*