Eduki nagusira joan

Justizia Administrazioa Euskadin

Justizia Administrazioa Euskadin - Administración de Justicia en Euskadi
Hemen zaude: Albisteak

Albisteak

Behatokia osatzen duten erakundeak asteazkenean batzartuko dira Genero Indarkeriaren Aurkako Estatuko hitzarmena aztertzeko

2018(e)ko irailaren 19a

Auzitegi Gorenaren eta Botere Judizialaren Kontseilu Nagusiaren presidente Carlos Lesmes, Etxeko eta Genero Indarkeriaren aurkako Behatokia osatzen duten erakundeekin batzartuko da asteazkenean, Genero Indarkeriaren Aurkako Estatuko hitzarmenean adostutako neurrien jarraipena egiteko.

Batzarrean lehen aldiz egongo dira Estatuko fiskal nagusi María José Segarra, Estatuko Justizia idazkari Manuel Dolz eta Genero Indarkeriaren Aurkako Gobernu ordezkari Pilar Llop. Gainera, Abokatuen Kontseilu Nagusiko presidente Victoria Ortega, Galiziako Xuntaren Berdintasunerako idazkari nagusi Susana López Albella eta Barne Ministerioko Genero Indarkeria kasuen Jarraipen Sistema Osoaren arduradunak egongo dira.

Behatokiaren presidentea BJKNren kide Angeles Carmona da,  eta epaileen aginte organoaz gain, hurrengo erakundeek osatzen dute: Justizia Ministerioa, Presidentzia, Berdintasun eta Gorteekiko harremanetarako Ministerioa, Barne Ministerioa, Estatuko Fiskal Nagusia, Justizia eskumena duten Autonomia Erkidegoak –aurten Galiziako Xuntak ordezkatuko ditu-, Espainiako Abokatuen Kontseilu Nagusia eta Espainiako Prokuradoreen Kontseilu Nagusia.

Idatzi zure iruzkina


Ez da argitaratuko
 
*