2021(e)ko uztailaren 19a
Eusko Jaurlaritzako Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako sailburu Beatriz Artolazabalek elkarrizketan oinarritutako eta biktimak ardatz dituen justizia errestauratiboaren eredua defendatu du. Adierazpenok Notariotzaren Kontseilu Nagusiak antolatutako "Segurtasun juridikoa eta digitalizazioa" gaiari buruzko Uda Ikastaroaren amaiera ekitaldian egin ditu.
Justizia errestauratibo ereduan Eredu horretan, Euskal Autonomia Erkidegoa aitzindaria da Estatuan, eta Sailak Justizia Administrazioaren esparruan garatzen dituen jarduera gehienak bertan oinarritzen ditu."Justizia, letra larriz, pertsona ahulenei zuzendutako gizarte-politiken beste tresna bat dela ulertu behar da", azpimarratu du sailburuak Notariotzaren Kontseilu Nagusiak antolatutako "Segurtasun juridikoa eta digitalizazioa" ikastaroaren amaiera-ekitaldian. Azken bi egunetan, bi gai horietako adituak bildu dira Donostian, Unibersidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitatearen Uda Ikastaroen esparruan.