Eduki nagusira joan

Justizia Administrazioa Euskadin

Justizia Administrazioa Euskadin - Administración de Justicia en Euskadi
Hemen zaude: Albisteak

Albisteak

Beatriz Artolazabalek justizia errestauratiboaren eredua defendatu du

2021(e)ko uztailaren 19a

Sailburua EHUren udako ikastaroetan

Eusko Jaurlaritzako Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako sailburu Beatriz Artolazabalek elkarrizketan oinarritutako eta biktimak ardatz dituen justizia errestauratiboaren eredua defendatu du. Adierazpenok Notariotzaren Kontseilu Nagusiak antolatutako "Segurtasun juridikoa eta digitalizazioa" gaiari buruzko Uda Ikastaroaren amaiera ekitaldian egin ditu.

Justizia errestauratibo ereduan Eredu horretan, Euskal Autonomia Erkidegoa aitzindaria da Estatuan, eta Sailak Justizia Administrazioaren esparruan garatzen dituen jarduera gehienak bertan oinarritzen ditu."Justizia, letra larriz, pertsona ahulenei zuzendutako gizarte-politiken beste tresna bat dela ulertu behar da", azpimarratu du sailburuak Notariotzaren Kontseilu Nagusiak antolatutako "Segurtasun juridikoa eta digitalizazioa" ikastaroaren amaiera-ekitaldian. Azken bi egunetan, bi gai horietako adituak bildu dira Donostian, Unibersidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitatearen Uda Ikastaroen esparruan.

  • Informazio gehiago behar baduzu, kontsultatu Irekian prentsa ohar osoa.

 

 

Idatzi zure iruzkina


Ez da argitaratuko
 
*